Martxoaren 30erako, Herrerako Euskal Giroa elkarteak garagardo artisau festa antolatu du.
Afaria 20:30ean hasiko da hurrengo menuarekin: Entsalada, saltsitsak, oilaskoa eta postrea, afarian zehar bost artisau garagardo dastatzeko aukera izango da, eta bakoitzaren azalpena emango da. Glutenik gabeko aukera ere izango da, horretarako apuntatzeko momentuan aukera hau aukeratu beharko da.
Prezioa 30 eurotakoa da eta izen ematea irekita dago Herrerako El Nido tabernan.