Aurten ere bertso afari zoragarri bat disfrutatzeko aukera izan da Zubiberri elkarte gastronomikoan.
Iaz bezala, Erribertxo kultur taldeak Loiolako Erriberetako auzoko euskaltzaleak elkartu zituen Zubiberri elkarte gastronomikoan. Aurreko edizioko bertso afarian Anjel Mari Peñagarikano eta Miren Artetxe izan ziren Donostiako elkarte honetan, berriz edizio berri honetan Iñigo Mantzisidor “Mantzi” zarauztarraren bertsoez eta Iñaki Gurrutxaga oriotarraren bertsoez gozatzeko aukera izan zuten bertaratutakoek.
Bertso afariaren beste atal garrantzitsua afari bera izan zen, bertan sarrerakoak hartu ondoren migak, txibiak eta sagar tarta aukera izan zen, dena oso ona zegoen.
Beste behin, elkarte gastronomikoak eta euskal kultura elkartzen dira.