Miren Artetxe eta Anjel Mari Peñagarikano bertsolariak Zubiberri elkarte gastronomikoan izango dira hurrengo azaroaren 24ean.
Erribertxo Kultur Elkartea, Haritzalde Naturzaleen Elkartea eta Zubiberri Elkarte Gastronomikoaren artean bertso afaria antolatu dute eta afarirako tiketak Bartzelona hiribideko La Piruleta goxokidendan daude salgai.
Aukera paregabea izango da bi bertsolari hauei zuzenean entzuteko Miren Artetxe Hendaiatarra eta Anjel Mari Peñagarikano Albizturtarra.
Zubiberri Elkarte Gastronomikoak irailean ireki zituen bere ateak, eta Gastrokontuk beraiekin kolaboratzen du elkarteko upeltegian. Gastrokontutik seguru gaude afaria arrakastatsua izango dela.